HAUTESKUNDEAK PORTUGALEN

Cavacok irabazi ditu hauteskundeak, botoen %52,9 jasota

Lehen itzulian gehiengoa jaso du orain arteko presidenteak; abstentzioak gora egin du 2006ko hauteskundeekin alderatuta.

Berria -

2011ko urtarrilak 24
Anibal Cavaco Silva kontserbadorea izango da datozen bost urteetan ere Portugalgo presidente. Atzo egin zituzten hauteskundeak, eta botoen %52,9 jasota lehen itzulian karguari eutsi dio, gehiengoa lortuta. Atzerriko kontsulatuetako botoak falta dira soilik zenbatzeko, baina Cavacoren garaipena ziurra da. Manuel Alegre Alderdi Sozialistako hautagatik botoen %19,7 jaso du, eta ez du lortu bigarren itzuli bat behartzea. Fernando Nobre medikuak botoen %14,1 eskuratu du, eta Francisco Lopez Alderdi Komunistako hautagatagaiak, %7,1. Abstentzioak asko egin du gora 2006ko hauteskundeekin alderatuta. Orain dela bost urte %38,74koa izan zen, eta atzo, berriz, %53,3koa. Bozketa sistemak hainbat eragozpen sortu ditu, nortasun agiri digitalak tarteko, eta arazo horiei egotzi diote, beste batzuen artean, abstentzioaren gorakada.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna