zinema

Arratsean irekiko dute Fipa, Miarritzen

Scorseseren 'Boardwalk Empire' telesailak zabalduko du jaialdia, 19:45ean.

Berria -

2011ko urtarrilak 24
Gaur hasiko da Nazioarteko Ikus-entzunezkoen Fipa 24. jaialdia, Miarritzen. Martin Scorseseren =iBoardwalk Empire=i telesailak zabalduko du jaialdia: 19:45ean, Gare du Midi aretoan. Hilaren 30era artean sail ofizialean 70 lan lehiatuko dira, bost ataletan banatuta. Sail ofizial horretatik kanpo Asier Altuna zinema zuzendariak Bertsolari filmaren aurrerapena eskainiko du, orain arte egina duenarekin. Arte Frantziako telebista kultur kateak jasoko du ohorezko EuroFipa saria. Hogeigarren urteurrena du Artek.

Informazio osagarria