Poliziek Arkaitz Agirregabiria presoa jo dutela salatu du AAMk

2011ko urtarrilaren 26a
09:25
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur jakinarazi duenez, hilaren 18an Frantziako Poliziak jo egin zuen Arkaitz Agirregabiria euskal presoa. "Parisko auzitegira eraman behar zutenean, Gradignaneko espetxetik ateratzean miaketa egin zioten. Horren ondotik ahoa irekitzeko eskatu zioten eta Arkaitzek ahoa ireki zuen. Berriz irekitzeko eskatu zioten eta horrela egin zuen berriz ere. Ondoren ahoa berriz irekitzeko eta mingaina ateratzeko eskatu zioten, baina Arkaitzek uko egin zion hori egiteari, nahikoa zela esanez. Jendarmeek heldu eta hormaren aurka bultzatu zuten, aurpegia paretaren aurka jarriz indarrez. Sudurrean ubeldurak eragin zizkioten eta aurpegiaren ezkerraldea gorritua izan zuen. Gerora sorbalda ere mindua sumatu zuen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.