politika

Iñigo Iruinek gaur zortzi urte: "Hamarkada honetan ezker abertzalea klandestinitatean ikusten dut"

Abokatua hala mintzatu zen 'Egunkaria'-n elkarrizketa batean, Auzitegi Gorenean Batasunaren legez kanporatzeari buruzko epaiketa egin ondoren, epaia jakin aurretik. Asmatu egin zuen aurreikuspena. Ezker abertzalearen legeztatzearen gaia puri-purian dago orain.

Enekoitz Esnaola (Berria.info) -

2011ko urtarrilak 26
Espainiako Auzitegi Gorenean Batasuna alderdi politikoaren (2001) legez kanporatzeari buruzko epaiketa egin berria zuten, eta Iņigo Iruin defentsa abokatuak elkarrizketa eman zion =iEgunkaria=i-ri 2003ko urtarrilaren 26an, justu gaur zortzi urte -Imanol Murua Uriak egin zion elkarrizketa-. Iruin ezkor zen, eta etorkizun iluna marraztu zuen: "Hamarkada honetan ezker abertzalea klandestinitatean ikusten dut". Hots, legez kanpo ikusten zuela. Bukatu da 2000ko hamarkada, hasi da 2011, eta ezker abertzalearen legeztatzearen gaia puri-purian dago. Joan den azaroaren 27an Rufi Etxeberria eta Marian Beitialarrangoitiak Iruņean emandako prentsaurreko jendetsu batean jakinarazi zuten ezker abertzaleak alderdi politiko berria izateko estatutuak aurkeztuko dituela Espainiako Gobernuko Barne Ministerioan, eta euren erakunde horrek Espainiako Alderdien Legea beteko duela. Hala, besteak beste, "indarkeriaren erabilpena edo erabilpenaren mehatxua errefusatu" egingo ditu alderdiak. Etxeberriak berak 2010eko uztailaren 22an =iOarsoaldeko Hitza=i-ko elkarrizketan garbi hitz egin zuen: "Ezker abertzalean bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua egin dugu. Beraz, bide honek ez du onartzen jardun armaturik". Laster aurkeztuko dituzte estatutuak (prozedura eta epeak). Beste kontu bat da legeztatuko duten. "Etorkizuneko ezker abertzalea legez kanporatzeko ere bada Alderdien Legea", zioen Iruin abokatuak duela zortzi urteko elkarrizketa hartan. 2002ko ekainaren 27an jarri zuten martxan lege hura, PPk eta PSOEk bultzatuta, eta Gorenak 2003ko martxoan utzi zituen legez kanpo Batasuna, HB eta EH, "ETAren tresna eta ETAkoak" zirela jota. Harrezkero ezker abertzalea ia beti "klandestinitatean" izan da, Iruinek aurreikusi zuen bezala. Izan ere, Espainiako Justiziak legez kanpo edo baliorik gabe utzi izan ditu AuB eta herri platafomak 2003an, HZ 2004an, Aukera Guztiak 2005ean, EAE-ANV (herri hautagaitza erdiak eta foruetako ia guztiak) eta ASB 2007an, D3M eta Askatasuna 2009an. 'Salbatu' izan diren bakarrak: EHAK 2005ean eta Iniciativa Internacionalista -ezker abertzaleak haien aldeko botoa eskatu zuen-. Gorenak 2008an EHAK eta ANV ere legetik at jarri zituen. =b2003ko elkarrizketa hartako Iruinen esanak epaiketaz=b - "[Batasunaren legez kanporatzeari buruzko epaiketako] Auzialdietan jokabide bat bakarrik frogatu dute: Batasunak ez dituela ETAren atentatuak gaitzesten. Baina hori ez zegoen frogatu beharrik, zeren eta legeak esaten du nabarmenak diren gertaerak ez direla frogatu behar". - "Auzi honen argazkia zein den ikusteko, areto nagusiko irudia begiratu besterik ez dugu egin behar. Alde batean, Batasuneko abokatuak. Aurrez aurre, Estatuaren bi ordezkari zuzenak: bata, Gobernuaren ordezkari zuzena; bestea, fiskala, Gobernuaren aginduetara jokatzen duena; eta, zeharka, Diputatuen Kongresua, prozesua abian jartzeko bultzada berak eman zuelako. Alegia, Batasunaren aurrean ilegalizazioa eskatzen duen Estatuaren botere eragilea eta legegilea. Nola osatzen da argazkia? Erdian nor dago?
Hamasei magistratuak. Estatu horren botere judizialaren auzitegi bat, eta ez edozein: Auzitegi Goreneko gela berezia. Berezia bezain politikoa. Jatorri eta eraketa politikoa duena, etengabeko presioa jasotzen duena. Estatu arrazoiak oso indartsuak dira. Ez da ikusten zirrikiturik arrazoi juridikoetarako. Beraz, ezin daiteke pentsa epaia bidezkoa izango denik, edo inpartzialtasunean edo independentzian oinarritutako ebazpen bat emango denik". 

 - "[Ondorio zuzenak] Batetik, Europako terroristen zerrendan Batasuna sartzeko aukera emango dio, Garzonen sumarioak ez bezala, epai irmo bat emango duelako. Hori oso inportantea da Gobernuarentzat. Eta, bestetik, zigor bideak baino askoz aukera handiagoa ematen dizkio sozialismo independentistari edo ezker abertzaleari hurrengo hauteskundeetara aurkeztea eragozteko. Ezker abertzalearen ingurukotzat dituzten hautagaitzak inpugnatzeko aukera askoz handiagoa dute Alderdien Legearekin, 'lege iruzurra' deiturikoen bidez, hautagaitza hau edo hura Batasunaren jarraipena edo ordezkapena dela argudiatzen badute". 

 - "Lege guztietan zirrikituak aurkitzen dira, eta ingeniaritza juridikoa egin daiteke. Baina hori ez da kontua. Zirrikituak aurkituta ere, juridikoki zuk egiten duzuna guztiz legezkoa bada ere, Estatuak erabaki politikoa hartuta badauka, eta erabaki hori bada ezker abertzalea ez dela aurkeztuko hurrengo hauteskundeetara, formula juridiko horren gainetik erabaki politiko hori dago. Gobernuak legea prestatu du gaur egungo Batasuna legez kanporatzeko, baina baita etorkizuneko ezker abertzalea legez kanporatzeko ere. Hamarkada honetan ezker abertzalea klandestinitatean ikusten dut". 
 Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2004ko azaroan berretsi egin zuen Gorenaren legez kanporatze epaia, eta Batasunak Europara jo zuen, Estrasburgoko Auzitegira. Iruinek 2003 hartan bazuen itxaropenik Europarekin, baina honek 2009ko ekainean ontzat jo zuen Espainiako Justiziaren erabakia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna