Kultura

Joxe Arratibel ipuin biltzaile eta idazlea zendu zen herenegun

Txikitan entzundako ipuinak bildu zituen, eta, horietan oinarrituta, hainbat lan argitaratu zituen, besteak beste.
Joxe Arratibel, 2008an.
Joxe Arratibel, 2008an. Zaldi Eroa

Berria -

2011ko urtarrilak 28
Joxe Arratibel ipuin-biltzaile eta idazlea (Ataun, 1923) herenegun zendu zen, Berria.info-k jakin duenez. Ataundarra zen, eta 1940an sartu zen fraide beneditar Lazkaoko komentuan. Txikitako ipuin eta kontu zahar asko zekielarik, paperean bildu zituen, eta lan horren fruitu da Kontu Zaarrak bilduma (La Gran Enciclopedia Vasca, 1980). Harrezkero, bilduma horretako ipuin zenbaitetan oinarriturik, gazteentzako liburuak kaleratu zituen: Mari Xor eta beste (Erein, 1986) eta Dirua neurtzeko ontzia (Erein, 1986). Bere beste ipuin batzuk dira Erramun eta Mirentxu, Etsai zaharra eta mendiko lehoia, Sorgina eta emakume ederra, Sorginen urrezko maindirea eta Txomin ipurdi. 2008an, Izugarria lana kaleratu zuen Pamielarekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna