Albistea entzun

nafarroa

Ezkerra koalizioa, "aldaketarako poloa"

Gaur aurkeztu dute Nafarroako Ezker Batuak eta Batzarrek. Jose Miguel Nuin (NEB) izango da lehendakarigaia, Iruñeko alkategaia Edurne Egino (independentea), Tuterakoa Milagros Rubio (Batzarre).

Berria -

2011ko urtarrilak 29
Gaur aurkeztu dute Nafarroako Ezker Batuak (NEB) eta Batzarrek Izquierda-Ezkerra hauteskunde plataforma, Iru˝ean, eta seguru agertu dira herrialdean "aldaketa" lortzeko tresna izango dela. "Ezkerreko poloa da, Nafarroa mugitzeko, aldatzeko eta eraldatzeko". 300 lagun inguru azaldu dira hotel batean egindako ekitaldira. Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetara lehen aldiz aurkeztuko dira elkarrekin NEB eta Batzarre. Azken hori 2007ko foru bozetan NaBai koalizioan joan zen. Jose Miguel Nuin (NEB) izango da Ezkerraren lehendakarigaia. Iru˝eko alkategai, berriz, Edurne Egino (independentea). Tuterako alkategaiaren berri ere eman dute: Milagros Rubio (Batzarre). "Iritsiko da eskubia Nafarroako Gobernutik aterako dugun eguna", esan du Nuinek. "Politika berriak helduko dira orduan". Eurek "Nafarroako pluraltasuna" kontuan hartuko dutela adierazi dute. "Bizikidetza eta integrazioaren alde" egingo dute, "bazterkeria eta konfrontazioa" saihestuta. Rubiok Bardeetako tiro eremuaren desagerpena aldarrikatu du, eta "Nafarroako ezkertiarrek bat egiteko" lan egingo dutela hitz eman du. ETA gaitzetsi du Tuterako alkategaiak, eta Espainiako Gobernuari dei egin dio "giza eskubideak errespetatzeko eta defizit demokratikoa dakarten legeak kentzeko". Ekitaldian izan dira 2007ko bozen ondotik PSN utzi zuten kide batzuk.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...