nafarroa

Ezkerra koalizioa, "aldaketarako poloa"

Gaur aurkeztu dute Nafarroako Ezker Batuak eta Batzarrek. Jose Miguel Nuin (NEB) izango da lehendakarigaia, Iruñeko alkategaia Edurne Egino (independentea), Tuterakoa Milagros Rubio (Batzarre).

Berria -

2011ko urtarrilak 29
Gaur aurkeztu dute Nafarroako Ezker Batuak (NEB) eta Batzarrek Izquierda-Ezkerra hauteskunde plataforma, Iruñean, eta seguru agertu dira herrialdean "aldaketa" lortzeko tresna izango dela. "Ezkerreko poloa da, Nafarroa mugitzeko, aldatzeko eta eraldatzeko". 300 lagun inguru azaldu dira hotel batean egindako ekitaldira. Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetara lehen aldiz aurkeztuko dira elkarrekin NEB eta Batzarre. Azken hori 2007ko foru bozetan NaBai koalizioan joan zen. Jose Miguel Nuin (NEB) izango da Ezkerraren lehendakarigaia. Iruñeko alkategai, berriz, Edurne Egino (independentea). Tuterako alkategaiaren berri ere eman dute: Milagros Rubio (Batzarre). "Iritsiko da eskubia Nafarroako Gobernutik aterako dugun eguna", esan du Nuinek. "Politika berriak helduko dira orduan". Eurek "Nafarroako pluraltasuna" kontuan hartuko dutela adierazi dute. "Bizikidetza eta integrazioaren alde" egingo dute, "bazterkeria eta konfrontazioa" saihestuta. Rubiok Bardeetako tiro eremuaren desagerpena aldarrikatu du, eta "Nafarroako ezkertiarrek bat egiteko" lan egingo dutela hitz eman du. ETA gaitzetsi du Tuterako alkategaiak, eta Espainiako Gobernuari dei egin dio "giza eskubideak errespetatzeko eta defizit demokratikoa dakarten legeak kentzeko". Ekitaldian izan dira 2007ko bozen ondotik PSN utzi zuten kide batzuk.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna