azken ordukoa

Frantziako Poliziak Jon Goio tolosarra atxilotu du

Urteak daramatza Goiok Lapurdin bizitzen, eta polizia iturriek lehenagotik leporatua zioten ETAk Jose Mari Aznarren aurka misilekin egin zuen atentatu saioan parte hartu izana. Goizean, Ibai Agirrebarrena atxilotu dute, Baionan.

Berria -

2011ko martxoak 8

Frantziako Poliziak Jon Goio tolosarra atxilotu du gaur eguerdian. Oraindik informazio gutxi dago, baina polizia iturriek lehenagotik leporatua zioten ETAk Jose Mari Aznarren aurka misilekin eginiko atentatu saioan parte hartu izana. Jon Goiok Gregorio Jimenez du berezko izena, eta Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen, baina hainbat urte egin du Lapurdin bizitzen. 2009an ere atxilotu zuten Goio, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezteari uko egin ondoren.

Goio atzeman baino lehen, goizean Ibai Agirrebarrena atxilotu du Frantziako Poliziak, Baionan. Espainia karrikan atxilotu dute, eta gero haren etxea miatzera joan dira Bidaxunera (Nafarroa Beherea). Agirrebarrena lehenago ere eduki dute atxilo hartuta: 2009ko ekainean atzeman zuten, beste hamaika lagunekin batera, kale erasoekin zerikusia izatea egotzita. Ia urtebetez preso egon ondoren, iazko maiatzean utzi zuten aske, kontrol judizialpean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna