Albistea entzun

libia

Sarkozy: "Gure hegazkinak Gaddafiren erasoak eragozten ari dira dagoeneko"

Nazio Batuen ebazpena betetzen hastea erabaki dute Parisen gaur bildutako eragileek. Frantziako hegazkinak Libiako aire eremuan dabiltza, eta batek behintzat tiro egin dio Gaddafiren soldaduen ibilgailu bati. Obama: "Berehalakoan parte hartzeko prest gaude". Gaddafik goizean Bengazi bonbardatu duela ohartarazi du oposizioak, eta nazioartearen parte hartze militarra eskatu du, bestela "hondamendia" gerta daitekeelako. Gaddafik Obama, Sarkozy, Cameron eta Ki-mooni esan die "damutu" egingo zaiela herrialdeko kontuetan sartzen badira.

Berria -

2011ko martxoak 19

"Gure hegazkinak Gaddafiren erasoak eragozten ari dira dagoeneko". Hala esan du gaur ia arratsaldeko laurak zirela Nicolas Sarkozy Frantziako Gobernuko presidenteak Parisen, hemezortzi herrialdek atzo NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Libian parte hartzeko onartutako ebazpenari buruz egindako bileraren ondoren. 14:00etan hasi dute batzarra, eta Sarkozyk jakinarazi du ebazpena betetzen hastea erabaki dutela.

Frantziako presidenteak esan du euren armadako hegazkinak Libiako aire eremuan dabiltzala gaur arratsaldetik, eta Thierry Burkhard armadako buru nagusiak sei eta erdiak aldera jakinarazi du hegazkin batek hiru ordu laurden lehenago Gaddafiren soldaduen ibilgailu bati tiro egin diola.

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak adierazi du eurak ere pronto daudela. "Libian berehalakoan parte hartzeko prest daude AEBak", esan du Brasilen.

Atzo, ebazpenaren berri jakin ondoren, Libiako erregimenak "berehalako" su-etena iragarri zuen, eta operazio militar guztiak bertan behera utzi dituela zioen, "zibilak babesteko".

Hala ere, Abdeljalil Mustafa Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko presidenteak gaur goizean ohartarazi du Gaddafi agintariaren erregimena ez dagoela tregoan, Bengazi bonbardatzen segitzen duelako. Al Jazzera telebista kateak esan du zortzi lagun hil direla erasoen ondorioz, eta horietako hegazkin batek istripua izan duela Bengaziko auzo batean —hegazkinaren irudiak eman ditu—. Gaddafiren indarrek diote gezurra dela dena, ez dutela erasorik egin. Oposizioaren arabera, Libiako agintariaren hemeretzi militar hil dituzte.

Gaddafik nazioarteko buruzagi nagusiei gaur jakinarazi die "damutu" egingo zaiela Libia barruko kontuetan sartzen badira. Obama AEBetako presidenteari, Sarkozy Frantziakoari, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroari eta Ban Ki-moon Nazio Batuetakoari mintzatu zaie Libiako agintaria.

Oposizioari geratzen zaion hiri handi bakarra da Bengazi, eta Mustafak adierazi du "hondamendia" gerta daitekeela baldin eta nazioarteak militarki esku hartzen ez badu.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sanna Marin Finlandiako lehen ministroa, ezkerrean, eta Sauli Niinisto presidentea, eskuinean, otsailean egindako agerraldi batean, Helsinkin. ©KIMMO BRANDT / EFE

Finlandiak NATOn sartzeko eskatuko duela ofizialki baieztatu dute presidenteak eta lehen ministroak

Edu Lartzanguren

Legebiltzarrak datozen egunetan eztabaidatuko du gaia, eta baietz esatea espero duela adierazi du Sanna Marin lehen ministroak. Suedian agintean den alderdi sozialdemokratak ere sostengua eman dio herrialdea NATOn sartzeari.

Annalena Baerbock Alemaniako Atzerri ministroa, atzo, G7koen bileran. ©EFE

G7koek ez dituzte aitortuko Errusiaren inbasioaren ondorio diren mugak

Igor Susaeta

Munduko herrialde industrializatuenek «behar beste denboraz» lagunduko dute Ukraina militarki. Putin: «Finlandiaren segurtasuna ez dago kolokan»
Bi pertsona elkar besarkatzen, sarraskiaren lekutik gertu. ©BRANDON WATSON / EFE

Hamar pertsona hil dituzte AEBetan, eraso arrazista batean

Edu Lartzanguren

Erasotzailea New Yorkeko Buffalo hiriko auzo beltza batera joan da, eta supermerkatu batean sartu da tiroka. Supremazista zuri bat dela esan dute agintariek.

Pinocheten kontrako protesta bat, 2012an, Santiagon. ©FELIPE TRUEBA / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...