Departamendua sozialisten esku geldituko da

2011ko martxoaren 28a
09:50
Entzun

Biarnoko eta Ipar Euskal Herriko bozen kontaketa bukaturik, Pirinio Atlantikoetako departamendua ezkerraren esku geldituko da, eskuinak gibelera egin ondoren. Orain artean 26 kontseilari nagusi zituen ezkerrak. UMP eta zentristek 25 zituzten. Alain Iriart independentea da beste kontseilaria. Adinaren arabera hautatu zen presidentea eta eskuinak eskuratu zuen, kontseilari nagusi zaharrena zutelako. Ipar Euskal Herrian kontseilari bat gutxiago ukanez gero, eta Biarnon emaitza txarragoak lorturik, ezkerrak lortu beharko luke presidentzia.

Ipar Euskal Herrian Baiona mendebaldea eta Atharratzeko kantonamenduak eskuin-zentrotik ezkerrera doaz eta Biarnon gauza bera gertatzen da Aramitsekoan.

Aldiz, Ipar Euskal Herrian kantonamendu bakarra doa ezkerretik eskuinera: Angelu iparraldea.

Beraz, engoitik alderdi sozialistak 28 kontseilari nagusi ukanen ditu eta zentro-eskuinak 24, honi Alain Iriartek orain arteko sostengua berresten badio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.