Albistea entzun

genero indarkeria

Igandera arte luzatu diote atxiloaldia Burlatako emakumearen ustezko hiltzaileari

Atxilotuak ukatu egin du Yanela Zaruma Cabrera hil izana. Hildakoaren senideek eta hainbat elkartek elkarretatzera deitu dute larunbaterako, Iruñeko Gaztelu plazan, 18:00etan.

Berria -

2011ko apirilak 7

Astelehenean Beriaingo aintzira batean hilik agertutako emakumezkoaren ustezko hiltzailea gaur arratsaldean eraman dute epailearen aurrera, Nafarroako Auzitegira, eta epaileak atxiloaldia igandera arte luzatzea erabaki du. Gorpua azaldu eta ordu gutxira atxilotu zuen Foruzaingoak. Emakumearen bikotekide ohia da, eta epailearen aurrean ukatu egin du emakumea hil izana.

Biktima Yanela Zaruma Cabrera da. Burlatan bizi zen, 22 urte zituen, eta 3 urteko haur bat. Gorpuak indarkeria arrastoak zituen. Hildakoaren senideek larunbatean Iruñeko Gaztelu plazan biltzera deitu dute, 18:00etan, hilketa gaitzesteko. Familiarekin batera, hainbat elkartek deitu dute protestara. Hilketa emakumeen aurkako indarkeriarekin lotu du Berdintasunerako Institutuak. Aurten modu horretara Euskal Herrian hildako lehen andrea da.

Banandu berri ziren hildako andrea eta atxilotutako gizona. Ekuadorkoa zen jatorriz Zaruma, baina Iruñean bizi zen aspaldiko denboretan. Urte bukaeran, baina, bikotekidearengandik banandu, eta gurasoengana joana zen bizitzera, Burlatara. Udalbatzak osoko bilkura egin zuen asteartean, emakumearen hilketa salatzeko. Gero, herriko plazan, elkarretaratzea egin zuten.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna