Ezker abertzalearen oharra

2011ko apirilaren 11
18:35
Entzun

Pasa den asteburuan Frantziar estatuan izandako gertakarien inguruan Ezker Abertzaleak honakoa esan nahi dio iritzi publikoari:

- Gertakari hauen inguruan lehenbailehen beharrezkoak diren argipenak eman daitezen eskatzen du Ezker Abertzaleak.

- Orain arte dakigunagatik, oso larritzat jotzen dugu gertatutakoa. Izan ere, ETA erakundeak suetenerako hartutako konpromisoak ez datoz bat tiroketarekin, eta ulertezin eta onartezina gertatzen da. Hau honela, Ezker Abertzaleak errefusatu egiten du, bere larritasunagatik eta Euskal Herrian zabaldu den aro berria galgatzen duelako.

- Era berean, Ezker Abertzaleak bere konpromiso irmoa erakutsi nahi du hartutako bere bidearekin eta Gernikako Akordioan zehazturiko bide orriarekin. Gure herriari zor diogun errespetu eta begirunea kontuan hartuta, gure esku dagoen guztia egingo dugula adierazi nahi dugu Euskal Herriak zabalik duen prozesua bururaino eraman eta eszenatoki libre eta demokratikoari ateak alderik alde zabaltzeko.

Bukatzeko bi dei eta eskaera bat luzatu nahi ditu Ezker Abertzaleak:

1. Gertakari hauen ostean, Ezker Abertzaleak deia luzatzen dio ETA erakundeari suetenerako hartutako konpromisoak berretsi ditzan eta halakorik berriro gerta ez dadin neurriak har ditzala.

2. Ezker Abertzaleak deia luzatzen dio bidenabar Espainiar gobernuari, behingoz herri honen gehiengoaren eskaerari erantzunez bide eta bitarteko demokratikoei hel diezaion eta errepresio oro eten dezan.

3. Azkenik, herri honetan zabaldu den aro berriak atzera bueltarik ez duenez, Egiaztapen Batzordea lehenbailehen sortzea eta lanean hastea beharrezkoa  dela  deritzogu, horretarako baliabideak eta konpromisoak lehenbailehen egikarituz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.