zinema

Aitzol Aramaio zinema zuzendaria hil da

Hilik aurkitu dute, etxean. Ondarrutarra zen eta 40 urte zituen. Gorpua Lea-Artibaiko beilatokian dago gaur, eta ondoren erraustu egingo dute. Larunbatean omenaldia egingo diote Aramaiori, Ondarroan.

Aitzol Aramaio.
Aitzol Aramaio.

Berria -

2011ko apirilak 25

Aitzol Aramaio zinema zuzendaria (Ondarroa, 40 urte) ustekabean hilda aurkitu zuten atzo goizean bere etxean, Ondarroan. Heriotza zerk eragin zion aztertzen ari dira medikuak.

Azkeneko urteetan Legorretan bizi zen bikotekidearekin eta hiru urteko alabarekin. Orain opor egun batzuk pasatzera joana zen Ondarroara.

Hainbat lan egindakoa da Aramaio: Terminal film laburra (2002) edota Txokolate apur bat filma (2008; Unai Elorriagaren SPrako Tranbia eleberrian oinarritutakoa; filma jatorriz gaztelaniaz da, baina estreinaldian euskarara bikoiztutako bertsioa eman zuten).

Horretaz gain, hainbat bideoklip grabatu zituen Kepa Junkera, Berri Txarrak, PLT edo Mikel Urdangarinekin.

Gorpua Lea-Artibaiko beilatokian dago gaur —19:00ak aldera arte—, eta ondoren erraustu egingo dute. Larunbatean Ondarroako Jai-Brian tabernan omenaldia egingo diote Aramaiori, 17:00etan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna