Kronologia. Hamar urteko ihesaldia

2011ko maiatzaren 2a
12:06
Entzun

2001eko irailaren 11: Al Kaedak AEBetan inoiz egin den eraso handiena egin zuen, 3.000 pertsona inguru hil zituen. Osama bin Ladenek erantzukizuna ukatu zuen bost egun geroago.

2001eko urriaren 5a: Bideo batean Bin Laden pozik agertu zen irailaren 11n gertatutakoagatik eta gerra santura dei egin zuen, AEBak mehatxatuz.

2001eko urriaren 7a: AEBek operazioa abiatu zuten Afganistanen talibanen eta Al Kaedaren kontra.

2001eko azaroaren 9a: Mazar i Sharif herriaren aurkako erasoaren ostean, Bin Ladenek ihes egin zuen, eta Afganistan eta Pakistan arteko mendietan babestu zen.

2002ko irailaren 11: Bideo batean Bin Ladenek urtebete lehenago erasoa burutu zutenak goratu zituen.

2003ko maiatzaren 16a: Atentatua Casablancan, Marokon. 45 hildako.

2003ko urriaren 8a: Bin Ladenek grabazio berri batean Iraken okupazioan parte hartuko zuten herrialdeak mehatxatu zituen.

2004ko martxoaren 11: Atentatua Madrilen. 192 hildako eta 2.000 zauritu inguru.

2004ko urriaren 29an: Bideo batean Bin Ladenek irailaren 11ko atentatua 1982an prestatzen hasi zirela argitzen du, "AEBek Israeli Libano inbaditzen utzi ziotenean".

2005eko uztailaren 7a: Atentatua Londresen. 56 hildako eta 700 zauritu.

2005eko uztailaren 23a: Atentatua Sharm el Sheijen, Egipton. 64 hildako eta 100 zauritu.

2005ko azaroaren 9a: Atentatua Ammanen. 60 hildako.

2007ko uztailaren 13a: AEBetako senatuak 50 milioi dolarrera igo zuen Bin Laden harrapatzeagatik eskaintzen zuen diru saria.

2007ko azaroaren 29a: Bin Ladenek dei egin zien Europako herrialdeei Afganistango gerra uztera, eta irailaren 11ko atentatuak bere gain hartu zituen. 

2008ko martxoaren 19a: Europa mehatxatu zuen Bin Ladenek Mahomaren marrazkien auzia dela eta. Aita Santuaren kontra ere egin zuen.

2008ko maiatzaren 16a: Grabazio batean Israelen kontra borrokatzen jarraituko duela dio Bin Ladenek, "Palestina erabat askatu arte".

2011ko urtarrilaren 21a: Frantziako soldaduak Afganistandik ateratzen ez baziren, bahituta zituzten frantziarrak hilko zituztela mehatxu egin zuen.

2011ko apirilaren 28a: Atentatua Marrakexen, Marokon. 16 hildako eta hainbat zauritu.

2011ko maiatzaren 1a: Barack Obama AEBetako presidenteak operazio batean Bin Laden hil dutela jakinarazten du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.