kultura

Santimamiñekoak baino lehenagokoak

Duela 18.000-28.000 urteko irudiak aurkitu dituzte Mañarian, Askondo haitzuloan.

Mañariko irudietako bat.
Mañariko irudietako bat.

Berria -

2011ko maiatzak 4

Kronologikoki Santimamiñekoa baino lehenagokoa den grabatu multzo artistikoa aurkitu dute Mañarian, Askondo haitzuloan, eta gaur aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Duela 18.000-28.000 urtekoak dira, uste dutenez. 

Hamabi irudi baino gehiago dira, pintura gorriz eginda edo grabatuta: zenbait zaldi, esku bat, horizontalean eginiko marra pareak eta abar.

Jabego pribatu batean agertu dira grabatuok, Josune Ariztondo Kultura diputatuak esan duenez, baina lurren jabeen laguntza osoa izan du aldundiak. Itxi egin du gunea, haren babesa bermatu ahal izateko. 

Antzeko kasuetan lortutako esperientziatik abiatuta, aldundiak haitzuloko edukia definitzeko prozesua hasi du Askondon. Ostean, eduki horiek ikertzeko, kontserbatzeko eta eduki horien balioa ezagutarazteko programa bat egingo du, "Bizkaiko gizarteak, euskal gizarte osoak eta interesa duten pertsonek eta erakundeek lortzen den informazioa eskuratzeko aukera izan dezaten".

Mañarikoa, Bizkaian aurkitutako paleolitoko horma artearen bosgarren koba da. Besteak Ventalaperra, Santimamiñe, Arenatza eta Rincon dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna