Gaurko mobilizazioak. Madrilgo bilkura debekatu egin dute

2011ko maiatzaren 5a
22:46
Entzun

Bilbo. Manifestazio nazionala, herritar talde batek deituta: 20:00, Jesusen Bihotza plaza. Ondoren, Konstituzionalaren erabakia jakin artean Areatzan elkarretaratzea.

Iruñea. Elkarretaratzea, Euskal Herriko Eskubide Zibil eta Politikoen Mugimenduak deituta: 19:30, Udaletxe enparantza. Ondoren, bi orduz egon dira auzitegiaren ebazpenaren zain.

Baiona. Bilkura, EAk deituta: 19:00, Espainiako Kontsulatuaren aurrea —BAB bulebarra—.

Bartzelona. Euskal Herriko Lagunen Elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute 20:00etan, Sant Jaume enparantzan, Ilegalizazioak geratu! lelopean: Prou il-legalitzacions. Albiste agentzien arabera ia ehun pertsona bildu dira.

Madril. Elkarretaratzea, herritar batzuek deituta, 18:00etatik 20:00etara deituta zegoen, Auzitegi Konstituzionalaren egoitzaren aurrean —Domenico Scarletti kalea, 6.a—. Debekatu egin dute, ordea, eta Poliziak manifestarien aurka egin du, deialdia epez kanpo egin dutela argudiatuta.

Zaragoza (Espainia). Bilkura, Aragoiko Elkarrizketaren eta Negoziazioaren aldeko Koordinakundeak deituta: 20:00, Espainia plaza.

Burjassot (Valentzia, Herrialde Katalanak). Bilkura, Endavant eta Euskal Herriaren Lagunek deituta.

Dublin. Elkarretaratzea, 19:15ean, Euskal Herriko Lagunen Elkarteak deituta. 

---

Bihar Euskal Herrian. Euskal gehiengo sindikalak deituta (ELA, LAB, EILAS, EHNE, Hiru), 11:30ean elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko lantoki, poligono eta hiriburuetan.

Larunbatean Eskozian. Edinburgon elkarretaratzea, 14:00etan, Euskal Herriaren Lagunek deituta.

Alemania. Mobilizazio bat egitekotan dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.