Atzoko eta gaurko mobilizazioak

2011ko maiatzaren 6a
12:37
Entzun

ATZO (osteguna)

- Bilbo. Manifestazio nazionala egin zuten milaka eta milaka pertsonek, herritar talde batek deituta. Ondoren, Konstituzionalaren erabakia jakin artean Areatzan elkarretaratzea.

- Iruñea. Elkarretaratzea egin zuten, Euskal Herriko Eskubide Zibil eta Politikoen Mugimenduak deituta, ehunka lagunek, 19:30ean, Udaletxe enparantzan. Ondoren, bi orduz egon ziren auzitegiaren ebazpenaren zain.

- Baiona. Bilkura egin zuten EAk deituta, Espainiako Kontsulatuaren aurrea —BAB bulebarra—.

- Bartzelona. Euskal Herriko Lagunen Elkarteak deituta, elkarretaratzea egin zuten 20:00etan, Sant Jaume enparantzan, Ilegalizazioak geratu! lelopean: Prou il-legalitzacions. Albiste agentzien arabera, ia ehun lagun bildu ziren.

- Madril. Elkarretaratzea, herritar batzuek deituta, 18:00etatik 20:00etara deituta zegoen, Auzitegi Konstituzionalaren egoitzaren aurrean —Domenico Scarletti kalea, 6.a—. Debekatu egin zuten, ordea, eta Poliziak manifestarien aurka egin zuen, deialdia epez kanpo egin zutela argudiatuta.

- Zaragoza (Espainia). Bilkura, Aragoiko Elkarrizketaren eta Negoziazioaren aldeko Koordinakundeak deituta, 20:00, Espainia plazan.

- Burjassot (Valentzia, Herrialde Katalanak). Bilkura, Endavant eta Euskal Herriaren Lagunek deituta.

- Dublin. Elkarretaratzea, 19:15ean, Euskal Herriko Lagunen Elkarteak deituta. 

BESTERIK

- Gaur (ostirala) Euskal Herrian. Bertan behera utzi dituzte gaur Euskal gehiengo sindikalak deituta (ELA, LAB, EILAS, EHNE, Hiru), 11:30ean egitekoak ziren elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko lantoki, poligono eta hiriburuetan.

- Larunbatean Eskozian. Edinburgon elkarretaratzea, 14:00etan, Euskal Herriaren Lagunek deituta.

- Alemania. Mobilizazio bat egitekotan dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.