txirrindularitza

Weylandt txirrindularia hil da Giroan, erorikoa izanda

Mendate bat jaistean jausi da, helmugarako 25 kilometro falta zirela. Buru-hezurra hautsi du. 26 urte zeuzkan. Italiako Giroaren historian zendu den laugarren txirrindularia da.

Berria -

2011ko maiatzak 9

Wouter Weylandt txirrindularia (Belgika, 26 urte) hil da gaur Italiako Giroan, hirugarren etapan erorikoa izanda. Rapalloko helmugarako 25 kilometro falta zirela izan da ezbeharra, Passo del Bocco jaistean.

Buru-hezurra hautsi du. Hantxe artatu dute lehenik, medikuek bihotzeko masajeak eman dizkiote, eta Genovako erietxera helikopteroan eraman dute.

Giroaren historian zendu den laugarren txirrindularia da.

2004an egin zuen debuta profesionaletan, eta ordutik iaz arte Quick Step taldean aritu zen. Aurten Leopard Trek-en zebilen.

Weylandten palmaresean bi garaipen aipatu behar: iaz Giroan bertan etapa bat irabazi zuen eta 2008an Espainiako Vueltako bat.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna