Vicioso irabazle, Millar lider

2011ko maiatzaren 9a
17:46
Entzun

Angel Viciosok irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko 3. etapa: Reggio Emilia-Rapallo, 173 kilometro. Bost laguneko esprintean nagusitu da. Itzuli handi bateko lehen garaipena du. David Millar jarri da lider, 21 segundoko aldearekin iritsi delako liderra zeraman tropelarekiko. 

Bihar korrituko dute itzuliko 4. etapa: Genova-Livorno (216 kilometro). Hirugarren eta laugarren mailako mendate bana izango dituzte. 

Hilaren 29an bukatuko da Giroa, Milanen.

Orain arteko etapak 

- 1. etapa / Irabazlea: Highroad taldea. Liderra: Marco Pinotti.

- 2. etapa / Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Mark Cavendish.

- 3. etapa / Irabazlea: Angel Vicioso. Liderra: David Millar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.