Espainia

Lorcan milaka bizilagunek etxetik kanpo pasatu dute gaua

Bederatzi dira atzo izan zen lurrikaran hildakoak. 293 zaurituetatik bi oso larri daude.

Berria -

2011ko maiatzak 12

Bederatzi pertsona dira atzo Lorcan (Espainia) izan zen lurrikararen ondorioz hildakoak. Horietatik bat 14 urteko gaztea da, eta hildakoetatik beste bi haurdun zeuden emakumeak direla jakinarazi dute. 293 zauritu ere badaude; horietatik bi oso larri eta 41 larri.

Gau luzea izan da Lorcan. Milaka herritarrek gaua etxetik kanpo pasatu behar izan dute; Francisco Jodar alkatearen arabera, 20.000 eta 30.000 pertsonak. Gurutze Gorriak 6.000 manta banatu ditu. Herritar asko euren autoetan babestu dira lurrikara gehiago egingo direlako beldur, edo kalean, baina propio egindako aterpetxe batean babestu direnak ere badira.

Dendetan elikagaiak amaitu egin dira, eta horniketa bermatzen saiatzen ari dira erreskate taldeak. Gainer, erori diren eraikinetan oraindik jende bila dabitza. 90.000 pertsona inguru bizi dira Lorcan. Nekazaritzak eskualde horretan garrantzia handia du, eta nahiz eta hildakoak "espainiarrak" direla esan duten arren, kaltetuen artean beste herrialde batzuetatik lanera joandako etorkin asko dago.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna