Literatura

'Xola eta ameriketako izeba' kaleratu du Bernardo Atxagak

"Aurreiritziei buruzko kontakizun errealista da, portaera demokratikoak bultzatzen dituena", esan du idazleak.

Jon Fernandez -

2011ko maiatzak 19

 

Haur literaturan, zineman bezala, fikzioa gailentzen ari dela uste du Bernardo Atxaga idazleak. “Fikzioak, ordea, bide mugatua du, eta susmoa dut fantasiaren bitartez balio ez demokratikoak helarazten zaizkiela umeei. The Lion King edo The Polar Express filmeetan, esaterako, bistakoa da estetika musolinianoa”.

Susmo horrek errealismoaren bidea hautatzera eraman du Atxaga Holaxe bizi da Xola saileko laugarren liburua idazterakoan: Xola eta Ameriketako izeba (Erein) kaleratu du. “Aurreiritziei buruzko kontakizun errealista da, portaera demokratikoak bultzatzen dituena”.

Txakur librea dela dio Xolak kontakizunaren hasieran, baina Clementine ameriketako izeba etxera bisitan joatean aurreiritziz beteta bizi dela konturatuko da. Sortako aurreko hiru liburuak bezala, oraingoan ere Mikel Valverde marrazkilariak ilustratu du liburua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna