Ekainaren 11n eratuko dira udalak eta uztailaren 15ean, Nafarroako Parlamentua

2011ko maiatzaren 23a
14:44
Entzun

Atzoko emaitzen ondorio, Hego Euskal Herriko udalak ekainaren 11n eratuko dira. Beste erakundeek ez bezala, udalek egun zehatza dute eraketa egiteko, eta larunbatez egingo dute. Aurretik Hauteskunde Batzordeak maiatzaren 29a eta ekainaren 6a bitartean hautetsiak izendatuko ditu.

Batzar Nagusietan hamar egun barru hasiko da Hauteskunde Batzordea batzarkide aktak banatzen. Nafarroako Parlamentuaren kasuan uztailaren 15ean osatuko da ganbera. Behin hori egin ondoren, hamar egunen buruan Parlamentuko presidenteak ordezkaritza lortu duten alderdietako bozeramaileekin hitz egin behar du, eta hurrengo hiru egunetan hautagai bat izendatu behar du. Parlamentarien botoa sekretua izaten da presidentea hautatzeko bozketan, eta lehen itzulian gehiengo osoa behar bada ere, bigarrenean sinplea nahikoa da. Prozesu horretarako hiru hilabete ditu Parlamentuak; abuztuaren 22a baino lehen burutzen ez badu, berriro deituko dute hauteskundeeetara. Orain dela lau urte abuztuaren 11 arte luzatu ziren UPN eta PSNren arteko negoziazioak. Horren ondotik, epea hiru hilabetera luzatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.