Odon Elorzak ez du argitu erretiratu egingo den

2011ko maiatzaren 23a
16:20
Entzun

Odon Elorza PSE-EEren Donostiako alkategaiak kanpainan hitz eman zuen zerrendabururik bozkatuena ez bazen erretiratu egingo litzatekeela alkatetza lortzeko lehiatik. Atzo Bildu nagusitu zen Donostian, baina gaur Elorzak ez du ezer zehaztu Ser irrati kateari emandako elkarrizketan. 8 zinegotzi lortu ditu Bilduk, 7 PSE-EEk. PPk eta EAJk 6na.

Elorza egungo alkateak —1991tik dago karguan— esan du "gogoeta prozesuan" dela bera, eta ez dagoela "fitxa mugitzeko egoeran".

"Lasaitasuna" eskatu du, "hiriak ahal den azkarren izan dezan gobernagarritasuna". Kezkatuta agertu da Donostia 2016 edota Tabakalera egitasmoen etorkizunarekin, "Bilduk ez baititu babesten".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.