Mundua

Belgraden atxilotutakoa Ratko Mladic dela baieztatu dute

Boris Tadic Serbiako presidenteak baieztatu du albistea. Gerra krimenak leporatzen zaizkio Mladici, beste batzuen artean, Srebrenicakoak eta Sarajevokoak. Serbiako eta Bosniako segurtasun indarrak elkarlanean aritu dira. Hagara eraman dezatela eskatu du Catherine Ashtonek.

Ratko Mladic.
Ratko Mladic.

Berria -

2011ko maiatzak 26

Serbiako Poliziak Ratko Mladic general ohia atxilotu du gaur goizean, Belgraden. Hasiera batean ezin izan dute bere nortasuna baieztatu, Milorad Komadic izena hartua zuelako, baina Boris Tadic Serbiako presidenteak atxilotutakoa Mladic dela baieztatu du. 

Mladic Bosniako serbiarren buru izan zen Balkaneetako Gerran, eta gerra krimenak leporatzen zaizkio. Zehazki Srebrenicako 8.000 musulmanen hilketarekin zer ikusia duela uste da eta Sarajevoko setioan parte hartu zuela. Orain dela hamabost urtetik dago Mladic ihes eginda. Bosnian gerra 1992 eta 1995 urteak bitartean izan zen; 100.000 pertsona hil ziren eta 1,8 milioik ihes egin behar izan zuten.

Europako Parlamentuko presidente Jerzy Buzekek esan du atxiloketa horrek Serbia Europako Batasunean sartzen lagunduko duela. Serbiako agintariak zoriondu ditu atxiloketagatik. Catherine Ashton Europako Batasuneko Kanpo Harremanetarako ordezkariak eskatu du Hagara eraman eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku uzteko.

Goran Hadzic atxilotzeko esperantza

Erreakzioak berehala izan dira, eta NATOko idazkari nagusi Anders Fogh Rasmussenek esan du Bosnian justizia egiteko aukera eskainiko duela atxiloketak. Amnsty Internationalek ere zoriondu egin du Serbia, eta modu berean Goran Hadzic serbiar-kroaziarra atxilotuko dutelako itxaropena agertu du.

Hain zuzen, Hadzic da Nazioarteko Zigor Auzitegiaren zerrendan atxilotzea falta den bakarra. Kroaziako serbiarren buru izan zen, eta beste gauza batzuen artean Krajinatik serbiarrak ez ziren herritarrak botatzea, hilketa, pertsekuzioa, tortura eta gizatasunik gabeko tratua leporatzen diote. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna