mundua

Strauss Kahn, 50.000 dolarreko alokairuko etxe batean

Nazioarteko Diru Funtseko presidente ohia New Yorken dago etxeko atxiloaldian.

Berria -

2011ko maiatzak 26

New Yorkeko TriBeCa auzoan dago Dominique Strauss Kahn Nazioarteko Diru Funtseko presidente ohia etxeko atxiloaldia betetzen, hilean 50.000 dolarreko alokairua duen etxe batean, The New York Post eta The Daily News egunkariek gaur argitaratu dutenez. Haien arabera, auzoko alokairurik garestiena da; 630 metro koadroko etxea da, gimnasioa du, spa... Strauss Kahn egun osoan Poliziak zainduta dago.

Hilero haren etxeko atxiloaldiak denera 500.000 euroko kostua duela esan dute, eta egungo emazte Anne Sinclair ari dela ordaintzen.

Maiatzaren 16an atxilotu zuten New Yorken, aurreko egunean hango hotel bateko langile bat bortxatu zuelakoan. Lehen egunetan espetxean eduki zuten, eta gero New Yorkeko Manhattan auzoko pisu batean egon zen. Ekainaren 6an izango du hurrengo auzi saioa.

Strauss Kahnek gaur zortzi eman zuen dimisioa Nazioarteko Diru Funtseko presidente gisa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna