Mendi Maratoia

Kilian Jornet eta Oihana Kortazar garaile, Zegaman

Zale asko izan ziren atzo Zegama-Aizkorri maratoia ikusten.

Parte-hartzaile bat, helmugan.
Parte-hartzaile bat, helmugan. Raul Bogajo / Argazki Press

Berria -

2011ko maiatzak 30

Kilian Jornetek eta Oihana Kortazarrek irabazi zuten atzo Zegama-AIzkorri mendi maratoia. Kortazar Euskal Selekzioko korrikalaria da, eta 4.42:50eko denbora eginez irabazi zuen emakumezkoetan. Elgetarrak hasieratik egin zuen ihes, eta bakarrik burutu zuen ibilaldi osoa. 

Gizonezkoetan Jornetek lau ordutik behera jaitsi zuen denbora, eta 3.57:39ko denbora egin zuen. Beste urte batzuetan bezala, zaleek ez zuten hutsik egin, eta asko izan ziren animatzen.

Informazio osagarria