kultura

Joan Mari Torrealdaik zuzenduko du Euskaltzaindiko biblioteka

Jose Antonio Arana Martijaren lekua hartuko du.

Joan Mari Torrealdai.
Joan Mari Torrealdai. / Argazki Press

Berria -

2011ko maiatzak 30

Joan Mari Torrealdai da Euskaltzaindiko Azkue Biblioteka batzordeko buru berria, akademiak gaur esan duenez. Jose Antonio Arana Martijaren lekua hark hartuko du, beraz —apirilean zendu zen Arana Martija—. Torrealdaik Euskal Biblioteka eratzeko eskatu izan du behin baino gehiagotan. Arana Martija 1995etik zen Azkue Bibliotekako burua. 

Miren Azkarate, berriz, Argitalpen batzordeko kide berri izendatu du akademiak. Ostiralean hartu zituen erabakiak Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundian egindako bileran.

Torrealdai Foruan jaio zen, 1942an. Teologian, Gizarte Zientzietan eta Informazio Zientzietan lizentziatua da. Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea da. Jakin aldizkariaren zuzendaria da. Euskaltzain oso 2007an izendatu zuten. 1977az geroztik landu duen lan bibliografikoak bi alor nagusi ditu, Euskaltzaindiak azpimarratu duenez: batetik, liburugintzaren azterketa, eta bestetik, liburuen katalogoa, fitxa bibliografikoz osatua. Egunkaria-ko auzi nagusian auzipetuta egon zen —epaileak absoluzioa eman zuen— eta atal ekonomikoan auzipetuta dago.

Azkarate Donostian sortu zen zen, 1955ean. Euskal Filologian katedraduna da eta EHUko irakaslea. Euskaltzain oso 1992an izendatu zuten. Euskal lexikografian aditua da. Eusko Jaurlaritzan Kultura sailburu izana da.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna