Elkarrizketa aurrerapena

"Finala galdu izan banu ere, mereziko zuen jokatzeko borrokatu dudan guztia"

Buruz buruko txapela irabazi du, bere aurrena, Olaizola II.a 19-22 gaindituta partida handi batean. Biharko BERRIAn txapeldunarekin egindako elkarrizketa argitaratuko da.

Xala, atzo.
Xala, atzo. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Berria -

2011ko uztailak 4

Yves Salaberri Xala (Lekuine, 1979) da Lehen Mailako buruz buruko txapeldun berria, maila horretako Ipar Euskal Herriko lehen txapelduna. Aimar Olaizola Olaizola II.a izan zuen aurkari atzo finalean Bilbon, Bizkaia pilotalekuan, eta 19-22 irabazi zion. BERRIAk bihar txapeldunarekin gaur egindako elkarrizketa argitaratuko du. Hauek dira hor esandakoetako batzuk:

"Finala galdu izan banu ere, mereziko zuen jokatzeko borrokatu dudan guztia"

"Finala jokatzeko arriskatu behar izan nuen, eta partida irabazteko ere bai"

"Finalean ikusi da pilota lau pertsonen kontua baino gehiago dela; gure kirolak irabazi du"

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna