Albistea entzun

Sanferminak

Egiaren batzorde bat eskatzeko Iruñean manifestatzera deitu dute uztailaren 8an, 1978ko sanferminak gogoan

Ostiralean German Rodriguez LKIko kidea hil zutela 33 urte beteko dira. Julieta Itoiz 'La Chula Potra' abeslariak gertakariak gogoratzeko egin duen rap-a aurkeztuko du.

Deialdiaren aurkezpena.
Deialdiaren aurkezpena. BERRIA.INFO

Berria -

2011ko uztailak 4

Iruñeko Peñen federazioak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak uztailaren 8an kontzentratzera eta manifestatzera deitu dute Iruñean. 1978ko sanferminetako istiluak gogoan, egiaren batzorde bat osatzeko eskatuko diote Iruñek Udalari. 33 urte beteko dira ostiralean, Espainiako Polizia sanferminetan zezen-plazara sartu eta istiluak eragin zituenetik. Germin Rodriguez LKIko kidea hil zuen tiroz, eta hamaika pertsona zauritu zituen balaz.

"Orduz geroztik, urtero, uztailaren 8an, Iruñeko peñek, Germanen lagunek eta burkideek eta amnistiaren aldeko mugimenduak, bestetan, karrikara atera dugu gertaera haien oroitzapena, Egia, Justizia eta Ordaina hitzekin idatzita izan daitezen lortzeko", esan dute deitzaileek gaur egin duten agerraldian. Kontzentrazioa 13:00etan egingo da Germanen hilarrian, eta manifestazio isila 20:30ean aterako da zezen-plazatik.

Julieta Itoiz La Chula Potra abeslariak 1978ko sanferminak gogoratzeko egin duen rapa aurkeztuko du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.