Europako Konstituzioa

Europako Konstituzioari buruzko erreferenduma egingo dute Espainian

Espainian Europako Konstituzioari buruzko errefernduma egingo dela jakinarazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak; "ahalik eta epe laburrenean" egingo dela gaineratu du. Hauteskunde programan gai horri buruzko erreferenduma agindu zuela azpimarratu du Zapaterok.

Berria -

2004ko ekainak 23
Espainiako Kongresuko agerraldian egin du iragarpena Zapaterok. Galdeketa ahalik eta lasterren egitea nahi duela esan du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta legebiltzarreko talde guztiekin kontsultak hasiko dituela data egokiena zein den erabakitzeko. Halaber, gainerako indar politikoekin herritarren partaidetza handia bermatzeko formulak aztertu nahi dituela agertu du. Erreferenduma egiteko presa justifikatzeko bi arrazoi eman ditu Zapaterok: batetik, hauteskunde programan gai horri buruzko galdeketa agindu zutela sozialistek, hain justu, herritarrengan "konfiantza" dutelako. Bestetik, Gobernuak uste duela Espainiari komeni zaiola Espainiako Konstituzioa berresten lehendabiziko estatuetakoa izatea. "Europaren osaketan giltzarria izango den fase honetako lehen protagonisten artean egon nahi dugu, eta gure adibidearekin eszeptizismo jarrerak borrokatu", esan du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna