FRANTZIAKO TOURRA

Evansek irabazi du Tourra

Andy Schleckek esan du hurrengo urtean irabaztera joango dela, hirugarren aldiz txapeldunorde izan ostean.

Berria -

2011ko uztailak 25

Ezusterik ez zen izan atzo eta Cadel Evans (BMC) helmugaratu zen maillot horia jantzita Parisen. Atzoko etapa lasai joan zen, eta Mark Cavendishek (HTC) irabazi zuen; aurtengo karreran bost etapa irabazi ditu, eta atzokoarekin erregulartasunaren maillot berdea jantzi zuen.

Podiumean Schleck anaiak izan zituen ondoan Evansek. Andy hirugarren aldiz izan da txapeldunorde. Hurrengo urtean irabaztera joango dela esan du. Mendiko txapeldun, berriz, Samuel Sanchez izan da, Euskaltel-Euskadiri Luz Ardidenen eman dion etapa garaipen gogoangarriarekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna