Literatura

Agota Kristof idazlea hil da

Euskarara itzulitako nobelen artean arrakastarik handienetakoa da haren 'Koaderno handia’

Juan Luis Zabala -

2011ko uztailak 27

Agota Kristof hungariar idazlea hil da Neuchatelen (Suitza), 75 urterekin, hainbat agentziak jakinarazi dutenez. Le Grand Cahier nobelaren egilea zen. Eskarne Mujikak itzulita, Alberdania argitaletxeak kaleratu zuen nobela hori, 1997an, Koaderno handia izenburuarekin, eta euskarara itzulitako nobelen artean laudatu eta arrakastatsuenetakoa da, hala kritikarien ikuspegitik nola irakurleenetik.

Ama batek, gerratik ihesi, amonarengana eramaten dituen bi seme bikiak dira Koaderno handia nobelako pertsonaia nagusiak. Giro gordin eta itogarrian bizitzea egokitu zaie, eta giro horretan aurrera egiten ikasiko dute, berak ere, giroak eskatzen dien bezala, gogortuta.

Esaldi motz eta zehatzez, sentimentalismoari zirrikiturik txikiena ere utzi gabe, umore beltzetik gertu dagoen hoztasun harrigarriz ematen dute nobelako gertaera eta solasaldien berri bi anaia bikiek. Kontaketa modu horrek are lazgarriago sentiarazten dizkio irakurleari berez ere oso lazgarriak diren gertaerak.

Kristofen beste bi nobela ere argitaratu ditu Alberdaniak, horiek ere Eskarne Mujikak euskaratuta: Atzo eta Berdin dio, 2003 eta 2005ean hurrenez hurren. Horiek ere harrera ona izan dute, Koaderno handia-k izandakoaren mailara iritsi gabe bada ere.

Agota Kristofen Le Grand Cahier nobela 33 hizkuntzatara itzulia dago.

 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna