DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

"Jai euskaldun, partehartzaile, parekide, alai eta herrikoi"-en alde

Asmo horiekin aurkeztu dute gaur Aste Nagusia. Asmo horiekin, eta 279 jarduera biltzen dituen egitarauarekin.

2011ko abuztuaren 1a
18:20
Entzun

Gaur aurkeztu dute Donostiako Aste Nagusia. 279 jarduera prestatu dituzte guztira, herritarren gozamenerako. Izagirre alkateak bere nahia agertu du: "Jai euskaldun, partehartzaile, parekide, alai eta herrikoiak izan daitezela".

Horretan ahalegiduko dira antolatzaileak. Berdintasunaren aldeko taldearen zuzendariak ere esan baitu aurten eraso sexisten gainean ibiliko direla, eta tabernari eta txosnetako arduradunekin protokolo berezi bat jarriko dutela martxan gertakari hauek saihesteko.

Bestalde, urteroko ekintzak ere izango dira, eta piratek euren eskura izango dute kaia euren ekimenetarako.

Artillero abestiari dagokionez, aurten AƱorgako kirol kultur taldeko nesken futbol taldeak izango du KaƱoikadaren ostean kantatzeko ardura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.