Kultura

Imanol hil da

Imanol Larzabal abeslaria hil zen bart, gaueko hamaiketan. Imanol Larzabal (Donostia, 1947) oso larri eta koma egoeran zegoen Orihuelako (Alacant, Herrialde Katalanak) Vega Baja erietxean, asteazkenean odol isuria izan eta bihotzekoak eman baitzion. Torreviejako etxe batean lo zegoela izan zuen odol isuria Imanolek; erizainek lehenengo laguntza etxean eman zioten, baina goizeko hamarretarako Orihuelako ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten, koma egoeran. Senitartekoek jakinarazi zutenez, Imanol arnasa hartzeko makina bati lotuta egon da, atzera bueltarik gabeko egoeran.
Efe

Berria -

2004ko ekainak 26
Orain dela hilabete batzuk ere arnasketa arazoak izan zituen eta Donostia ospitaleko ZIUn ingresatu zuten denbora batez. Alabaina, arazoak atzean utzi eta azken hilabeteetan osasunez ondo zebilen.Azkenaldian Euskal Herritik kanpo igaro du denbora luzea Imanolek. Izan ere, 2000ko urrian, mehatxuak jasaten zituela-eta, Euskal Herritik alde egitea erabaki zuela jakinarazi zuen Imanolek. 1986an Dolores Gonzalez Katarain Yoyes-en omenezko kontzertu batean parte hartu zuenetik, presioak jasotzen zituela salatu zuen, eta «giro itogarria» bizi zuela adierazi. Harrezkeroztik, ordea, behin baino gehiagotan itzuli zen horrenbeste maite zuen Donostiara. «Donostia bihotzean dut, eta nahiz eta leku batean eta bestean egon, hori ezin da atzean utzi», zioen 2003ko otsailean Euskaldunon Egunkaria-ri emandako elkarrizketa batean. Hain zuzen ere, joan den urteko otsailaren 21ean eman zuen Imanolek bere azkeneko kontzertua jaioterrian; Kursaaleko auditoriumean. Emanaldi hartan pop-jazz laukote batek eta Miguel Zeberiok zuzendutako Et Incarnatus orkestrak lagundu zuten. Elkarrizketa berean zioen ez zuela artean Euskal Herrira bizitzera itzultzeko aukerarik ikusten: «Gaur egun ezingo nintzateke itzuli; askatasun falta handia dago eta ezin dugu adierazi zenbait gauza nahi dugun moduan. Ez dut berriro nahigabeekin hasteko batere gogorik». Dena dela, azken aldian behin baino gehiagotan aipatu zuen jaioterrira bueltatzeko gogoz zegoela, Ińaki Eizmendi lagunak atzo jakinarazi zuenez. Azken urteotan behin baino gehiagotan itzultzen zen jaioterrira, bai lagunak bisitatzera, bai kontzertuak eskaintzera. Hain zuzen ere, Lasarte-Oriako Kultur Etxean abestu zuen azkeneko aldiz, urtarrilaren 30ean. =bGaztelaniaz grabatutako diskoak=b Ausencia (2000) eta Versos encendidos (2003) azken bi diskoak gaztelaniaz grabatu zituen Imanolek, 1990ean Viajes de mar y luna diskoarekin hasitako bidean sakonduta. Lan horietan maite dituen poeten lanera hurbildu zen, eta Pablo Neruda, Alfonsina Storni eta Gustavo Adolfo Becquerren poemak musikatu zituen. «Aukeratu dudan mundu poetikoarekin askoz identifikatuago sentitzen naiz. Agian, euskaraz ez daudelako interesatzen zaizkidan testuak», zioen orain dela urte eta erdi. Dena dela, euskaraz lan egiteko borondatea azaldu zuen elkarrizketa berean. Hain zuzen ere, Barne bidea Xabier Leteren poema batean oinarritutako abestiak ixten du Versos encendidos diskoa.Orain dela hilabete gutxi batzuk Itsasoan urak handi dire Julen Lekuonaren omenezko diskoan parte hartu zuen eta Oiartzungo kantariaren bi abesti grabatu zituen: Portuko marinela eta Hiltzaile bat bezela. Bestalde, gaurko Madrilgo Rivas-Vaciamadrid herrian antolatutako jaialdi batean hartu behar zuen parte Luis Eduardo Aute, Joaquin Sabina, Lluis Llach, Paco Ibańez, Ruper Ordorika eta beste hainbat kantarirekin. Espainiako 36ko gerran borrokatu zuten errepublikarren omenez antolatu dute. =bSehaska kantuak grabatu behar zituen euskaraz=b 1996. urtean Hori bera da denen ixtoria diskoa grabatu zuenetik, gaztelaniaz grabatu zituen bere diskoak Imanolek. Alabaina, aurten euskarazko sehaska kantuen disko berri bat kaleratu behar zuen Elkar disketxearekin, eta irailean zen estudiora sartu eta grabatzen hastekoa. «Alor hori izugarri aberatsa da eta mundu poetiko ederra du atzean», adierazi zuen joan den urteko otsailean. Ordurako Lizardi, Mikel Arregi, Juan Mari Lekuona eta Patziku Perurenaren idatzietan oinarritutako kantu batzuk eginak zituen, eta Txema Garcesekin batera konponketak lantzen ari zen. Anjel Valdes Elkarreko arduradunak atzo adierazi zuenez, Imanol Euskal Herrira itzuli eta euskaraz grabatzeko gogoz zegoen. «Xabier Leteren Sehaska kanta ari zen prestatzen, eta kantu batzuk aurretik grabatutakoak ziren, baina bazituen sei-zazpi abesti berri ere».Sehaska kantuen diskoa iraila-urrian grabatu behar zuen Imanolek eta Durangoko Azokarako izan behar zuen kalean. Valdesek azaldutakoaren arabera, aurrera begira ere kantariak euskaraz grabatzen jarraitzeko xedea zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna