txirrindularitza

Samuel Sanchezek irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa

Euskaltel-Euskadikoa Joaquim Rodriguezi nagusitu zaio esprintean, maldan gora.

Berria -

2011ko abuztuak 3

Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, maldan gora (Villarcayo-Miranda de Ebro). Joaquim Rodriguezi nagusitu zaio esprintean. Lau segundora sartu da hirugarrena: Sergio Pardilla.

Sanchezek eta Rodriguezek helmugarako ia kilometro bat falta zela egin dute ihes, erraz, eta Sanchezek aise eraman du etapa. Iaz ere hura izan zen garaile han.

Igandean bukatuko da Burgosko (Espainia) proba. Falta diren lau etapetatik hiru mendatean amaituko dira, eta bestea taldekako erlojupekoa izango da, 11,6 kilometrokoa.

Euskaltelek gaurkoa zortzigarren garaipena du. Sanchezek berak, laugarrena.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna