Bilboko Aste Nagusia

Marijaia badator!

Gaur 19:00etan hasiko da Bilboko Aste Nagusia eta aztuaren 28ra arte iraungo du, tartean 24ko planto eguna izango da. Kirmen Uribe idazlea eta Mekauen konpartsako Patricia Lezama izango dira aurtengo pregoilari eta txupinera.

Aurtengo Aste Nagusiko kartela.
Aurtengo Aste Nagusiko kartela. I˝aki Fernandez

Berria -

2011ko abuztuak 20

Gaurtik hasi eta abuztuaren 28a bitarte, Bilbok Aste Nagusia ospatuko du. 19:00etan emango diete bilbotarren jaiei hasiera, urtero bezala, Arriaga antzokiaren aurrean.

Aurtengoan Kirmen Uribe idazlea eta Mekauen konpartsako Patricia Lezama izango dira pregoilari eta txupinera. Uribek festarako deia egin bezain azkar eta Lezamak txupina piztu bezain pronto jaiak eztabda egingo du Marijaiarekin.

Lehengo urtean egin zuten bezala, aurten ere Bilboko Konpartsek planto eguna deitu dute Aste Nagusiko egun baterako, zehazki esateko, asteazkenerako. Kaskagorri eta Txoribarrote konpartsei presoen argazkiak jartzeagatik txosnak jartzeko debekuari erantzuteko izango da planto eguna. Konpartsek 300 ekitalditik gora antolatu dituzte jaietarako eta planto egunean ere egongo da zer egina.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria