Diputazioak udalentzako foru funtsa puntu bat igotzeko proposamena egin du

 

Berria -

2011ko urriak 5

Gipuzkoako foru gobernuak herrialdeko udalentzako foru funtsa puntu bat igotzeko proposamena egin du gaur Batzar Nagusietan. Lehengo astean udal ordezkariekin elkartu zen, eta haien egoera "larria" dela ikusi zuen. "Herritarrengandik gertuen dauden erakunde publikoak krisia pairatzen ari direla agerikoa da, eta asko muturreko egoeran daude, gainera. Arazo honen konponbiderako Udal Legearen eta Ekarpen Legearen aldaketa behar da, eta horretarako herri honetako eragile politikoen eta instituzioen akordioa beharrezkoa da. Hala eta guztiz ere, akordio horien zain egon gabe, foru gobernuak ekimena hartzea erabaki du", esan du Aldundiak, ohar batean.

Hala, udalentzako 2012ko foru funtsa puntu erdi igo nahi du, %57,5eraino. 2013koa, berriz, beste puntu erdi bat, %58eraino.

Diputazioak udalen arteko banaketa irizpideak ere aldatu nahi ditu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna