futbola

Amorebietaren golari esker irabazi dio Venezuelak Argentinari, historian lehen aldiz

Berria -

2011ko urriak 12

Venezuelak 1-0 irabazi dio bart Argentinari 2014ko Brasilgo Munduko Txapelketako sailkapen faseko partidan, Fernando Amorebieta Athleticeko jokalariaren golarekin. 61. minutuan sartu du, buruz.

Historian lehen aldiz gainditu du Venezuelak Argentina.

Puerto La Cruzen jokatu dute, Jose Antonio Anzoategui estadioan, 40.000 ikusleren aurrean. Leo Messi, Gonzalo Higuiain, Javier Mascherano, Angel Di Maria eta abarrekin aritu da Argentina.

Venezuelako Anzoategui estatuan jaiotakoa da Amorebieta, 1985ean, baita gurasoak Iurretakoak (Bizkaia) ditu. Venezuelara joan ziren lan bila, semea jaio aurretik. Honek bi urte zituela itzuli ziren Iurretara.

Amorebietak Espainiako selekzioko behe mailako taldeekin jokatu izan du, baina ez lehen taldearekin —2008ko deialdi batean izan zen—, eta horrek Venezuelarekin aritzeko aukera eman dio.

Euskal Herriko selekzioarekin jokatu izan du, baina hura ez da selekzio ofiziala.

2005etik da Athleticeko lehen taldeko jokalaria.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna