politika

Juan Mari Bandres hil da, gaixotasun baten ondorioz

Abokatu ezaguna eta Euskadiko Ezkerreko buruzagia izan zen. 79 urte zituen.

Juan Mari Bandres, 1979an, Kongresuan.
Juan Mari Bandres, 1979an, Kongresuan.

Berria -

2011ko urriak 28

Juan Mari Bandres (Donostia) hil da, 79 urterekin. Euskadiko Ezkerreko agintari nagusia izan zen, eta abokatu ezaguna ere bai. Azkeneko urteetan bizitza publikotik erretiratuta zegoen, garuneko gaixotasun bat zela medio -1997an buruko isuria izan zuen—. Bart zendu da, Donostian —etxean, Gros auzoan—, eta haren gorpua Zorroagako beilatokian dago. Bihar izango da haren aldeko hileta elizkizuna, Donostian: San Vicente elizan —parte zaharrean—, 19:30etik aurrera.

Bandres 1977an Espainiako senatari izan zen EEtik, eta 1979 eta 1989 artean diputatu, alderdi beretik. Eusko legebiltzarkide ere aritu zen urteetan EEtik. Eurodiputatu karguan ere egon zen bi legealditan —1986an hautatu zuten lehen aldiz, talde mixto bateko kideen artetik zozketa eginda—. 1978an EAEko Euskal Kontseilu Nagusiko kidea izan zen, Garraio eta Komunikazio kontseilari bezala.

Abokatu gisa, Burgosko prozesuan egindako lana da azpimarragarrienetakoa. 1970eko abenduaren 3an hasi zen ETAko hamasei kideren kontrako epaiketa —tartean zen Mario Onaindia, gero EEn Bandresen kide izandakoa—. Nazioarteko oihartzuna eduki zuen auziak.

Frankismoak ezarritako salbuespen egoera batean Almeriarara (Espainia) deportatu zuten, Purchenara.

1982an ETA politiko-militarrak desegin egin zela jakinarazi zuen, eta Bandresek zeregin garrantzitsua jokatu zuen, Espainiako Gobernuarekin negoziazioak eginda ETA pm-ko kideen "bergizarteratzeaz".

1993an PSEk eta EEk bat egin zutenean ere hartu zuen parte elkarrizketetan. 1994an PSE-EE utzi egin zuen eta politika utzi zuen.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna