AZPIEGITURAK

Gaur hasi dituzte Nafarroan AHTaren lanak, Cadreitan

Herrialdeko lehendabiziko zatiak 8,5 kilometroko luzera izango du eta, gobernuaren arabera, 150 lanpostu sortuko dira.

Berria -

2011ko azaroak 4

Gaur hasi dituzte Nafarroan AHTaren eraikitze lanak, Cadreita parean. Lanak Iruñerria eta Castejon lotzen dituen proiektuaren barnean kokatzen dira. Lehendabiziko zati honek Cadreita eta Alesbes herriak lotuko ditu eta 8'5 kilometroko luzera izango du. 

Anai Astiz Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Sustapenerako kontseilaria bertan izan da. Gobernuaren arabera, lehendabiziko zatiaren eraikitze lanei esker 150 lanpostu sortuko dituzte eta, proiektua bere osotasunera iristerako, 10.000 langile beharko dira; %85, nafarrak. 

Lanen gauzatzea joan den irailean onartu zuten. COMSA S.A.U eta Construcciones Mariezcurrena S.L. eraikuntza enpresei egotzi diete proiektua, eskaintza hoberena aurkeztu zutelakoan. Hasierako prezioa %30ean beheratu dute enpresa haiek. 29.703.040 euroko zenbatekoa izango dute lanek. Obrek 28 hilabete iraungo dutela aurreikusten dute. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna