zinema

Antton Ezeiza hil da

Zinemagile eta gidoilaria gaixotasun baten ondorioz zendu da, 76 urte zituela. Euskarazko zinemaren sustatzaile eta aitzindarietako bat izan zen, 70eko hamarkada amaieran eta 80ko hamarkada hasieran, batik bat. 'Ke arteko egunak' (1989) zuzendu zuen, adibidez.

Antton Ezeiza, aspaldiko argazki batean.
Antton Ezeiza, aspaldiko argazki batean.

Berria.info -

2011ko azaroak 15

Antton Ezeiza Sansinenea (Donostia, 76 urte) euskal zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea hil da gaur, gaixotasun baten ondorioz. Gaizki zegoen azkenaldian.

Gaztetatik erakarri zuen Ezeiza zinema munduak. 50eko hamarkadan zine kluben mugimenduan parte hartzen eman zituen lehen pausoak. Donostia inguruan lehenik, Madrilgo Zinema Eskolara joan zen arte. Han ezagutu zuen Elias Kerejeta zinemagilea, eta harekin hasi zen lehen film laburrak zuzentzen; A través de San Sebastián lana (1960) tarteko. "Desastre hutsa izan zen, Cannesen Urrezko Palma irabazi eta aberastu egingo ginela pentsatzen genuen eta hurrengo egunean debekatu egin zuten". Hala gogoratzen zituen hasiera hartan izandako gorabeherak BERRIAn, 2003an.

Hainbat film labur eta Ikuska sailekoez gain, zortzi film luze egin zituen Ezeizak: El próximo otoño (1963), De cuerpo presente (1965), Último encuentro (1966), Las secretas intenciones (1969), Mina, viento de libertad (1976), El complot mongol (1977), Ke arteko egunak (1989) eta Felicidades, Tovarich (1995).

1989ko Donostiako Zinemaldian Donostia Saria eman zioten, eta 2003an Lur Ama. 1961eko Espainiako Gidoigile Elkartearen saria lortu zuen, eta 1967ko Cannesko Zinemaldiaren Urrezko Palmarako hautagaia izan zen.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna