Mundua

AEBetako Defentsa idazkariak dio "Irak independentearen ametsa" egi bihurtu dela

AEBek amaitutzat eman dute Irakeko misioa ofizialki.

Berria -

2011ko abenduak 15

AEBek gaur eman dute amaitutzat ofizialki Irakeko misioa. Zortzi urte eta erdi igaro dira suntsitze masiboko armak zituela aitzakia jarrita Saddam Husein agintetik kentzeko gerra. Barack Obama presidenteak atzo esan zuen hobeto dagoela orain Irak.

Leon Panetta Defentsa idazkariak esan du Irak independente eta subirauaren ametsa egin bihurtu dela. Oraindik, ordea, 6.000 soldadu estatubatuar geratzen dira Iraken, eta urtea amaitu aurretik utziko dute herrialde hori. Panettak gaineratu du "herrialdearen egonkortasuna babesten" jarrituko dutela.

Zortzi urte eta erdi horietan 130.000 zibil irakiar eta 4.500 soldadu estatubatuar hil dira. Gaur misioaren amaiera ekitaldia egin dute Bagdaden.