bertsolaritza

Aitor Sarriegi, Gipuzkoako txapeldun

1.051 puntu lortu zituen besasaindarrak atzo, Illunbeko finalean, eta Mikel Mendizabali eskaini zion txapela, Goierrin bertsolaritzaren alde egindako lanagatik. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 101.000 lagunek ikusi zuten uneren batean atzo telebistaz Gpuntuaren finala.

Aitor Sarriegi jantzi zuen txapela Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.

Berria -

2011ko abenduak 18

Aitor Sarriegi beasaindarra da Gipuzkoako bertsolaritza txapelduna. Atzo jokatu zen Gpuntuko finala Donostiako Illunbe zezen-plazan, eta alde txikiarekin gailendu zitzaion Sarriegi Beñat Gaztelumendiri, soilik bost puntu eta erdikoa izan zen. Bi horiek iritsi ziren azken saiora, eta biek ere aurretik egindako lana borobildu zuten buruz burukoan, Illunben bildu ziren 9.200 ikusleen aurrean. Telebistaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 101.000 lagunek ikusi zuten uneren batean atzo Gpuntuaren finala.

Hasiera-hasieratik erakutsi zuen Sarriegik txapela janzteko bere hautagaitza, eta lan ederrak josiz jantzi zuen, 1.051 punturekin. Gaztelumendi oso ondo aritu zen buruz burukoan, baina Sarriegiri aurretik kantatutako bertsoek eman zioten txapela. Ondoren: Alaia Martin (594), Iñaki Apalategi (590), Agin Rezola (588,5), Jexux Mari Irazu (578), Jon Martin (577) eta Unai Agirre (572). 

Aitor Sarriegik txapela jantzi ondoren Mikel Mendizabali eskaini zion Goierrin bertsolaritzaren alde egindako lanagatik: ”Beasaindik Ordizira / Ordizitik Beasaina / Ataundik ere heltzen zen / autobuskada bikaina. / Barrena zaharrak zeukan / historiaren usaina / ta zu Mikel Mendizabal / artealdearen artzaina / urte asko pasa dira / sasoi hartatik oraina / Goierrik eta bertsoak / asko zor dizute baina; / inork zor al dizu zure / ikasle ginenok aina? / Besterik ez daukat eta / hartzazu nere ordaina”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JON URBE / @FOKU

Besteen hitzetatik abiatuta itzultzea

Amaia Igartua Aristondo

Antton Valverdek disko berria atera du, azkenetik hamahiru urtera: 'Gaua. Ausentziaren itzala'. Hainbat idazleren lanak dituzte oinarri abestiek: Harkaitz Canorenak, besteak beste
Alos Quarteteko kide Francisco Herrero, Lorena Nuñez eta Xabier Zeberio. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Amaierarik gabeko testamentua

Mikel Lizarralde

Alos Quartetek taldearen 20. urtemuga ospatzeko emandako kontzertuetan grabatutako zuzeneko diskoa argitaratu du: '20 urte. Zuzenean'
Nagore Amenabarro artista erakusketarako egindako altzairuzko pieza baten alboan. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Eskalaren intimitateak agerian

Aitor Biain

Nagore Amenabarrok 'Platina' erakusketa zabaldu du Donostiako San Telmo museoan. Bitxigintza eta eskultura erlazionatuz sortu ditu piezak. Otsailaren 7ra arte dago ikusgai

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna