Kultura

Maskaradak izango dira 2012an Zuberoan, Santa Graziko gazteen eskutik

Gamere-Zihigan ez egitea erabaki dute, gertakari larri baten ondorioz, baina Santa Grazikoek lekukoa hartuko dute, aurten martxoan lagun baten heriotzaren ostean gehiago ez egitea erabaki ostean.

2011ko abenduaren 19a
14:36
Entzun

2012an ere izango dira maskaradak Zuberoan. BERRIA.INFOk jakin ahal izan duenez, Santa Grazik egingo ditu maskaradak. Berez, Gamere-Zihigakoek egin behar zituzten, baina gertakari larri baten ostean ez egitea erabaki zuten eta Santa Grazik hartuko du lekukoa.

Santa Grazikoek aurten martxoan bertan behera utzi zituzten maskaradak, lagun baten heriotzaren ostean. Gamere-Zihigakoek 2013an egiteko asmoa iragarri zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.