mundua

Cameron prest dago Eskoziari independentziari buruzko erreferenduma eskaintzeko

Erresuma Batuko lehen ministroak galdeketa datorren urte eta erdiren buruan egitea nahiko luke, 'The Guardian'-ek argitaratu duenez. Eskoziak uste du bere gobernuari dagokiola data jartzea.

Berria -

2012ko urtarrilak 9

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa prest dago Eskoziari independentziari buruzko erreferenduma eskaintzeko, The Guardian egunkariak argitaratu duenez. Baldintza: galdeketa datorren urte eta erdiren buruan egitea. Iturri haren arabera, Cameronek aste honetan bertan egingo dio proposamena Alex Salmond Eskoziako lehen ministroari. 

Loteslea litzateke galdeketa, eta Eskoziak Erresuma Batuan segitu behar duen edo ez galdetuko lukete. Cameronek, antza, ez du Eskoziaren autonomia handitzeari buruzko itaunik nahi. Independentzia bai ala ez, horixe galdera.

Salmonden Eskoziako Alderdi Nazionalak lehendik iragarria du 2014an egin nahi duela independentziaren erreferenduma, eta uste du bere gobernuari dagokiola noiz egin erabakitzea eta besteak ez duela data zehazten hasi behar.

The Guardian-ek dio Cameronek ez duela balizko galdeketa luzatzerik nahi, horrek ekonomiari kalte egiten diolakoan.

Eskozia 1707tik da Erresuma Batuko parte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna