inkesta

EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta Amaiur gertu luke

Jeltzaleek 22-23 parlamentari lortuko lituzkete, eta ezkerreko eta abertzaleen koalizioak 19-22. PSEk 16, PPk 14 eta IU-Ezker Anitzak 0-3.

Berria -

2012ko martxoak 2

EHUko Euskobarometroaren azken inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, botoen %30,7 eta 22-23 parlamentari lortuta —350.000 boto—.

Amaiur gertu luke. Horrek botoen %24,7 eta 19-22 legebiltzarkide erdietsiko lituzke —280.000 boto—. Ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek osatzen dute koalizioa, eta euren zuzendaritzek azaldu dute berriro osatzearen alde daudela —Espainiako hauteskundeetarako eratu zuten—.

PSE-EEk 16 legebiltzarkide lituzke (%18,3, 210.000 boto), PPk 14 (%15,4, 175.000 boto), IU-Ezker Anitzak 0-3 (%3,1, 35.000 boto). UPD batere gabe geratuko litzateke (%1,8, 20.000 boto).

75 parlamentarik osatzen dute Eusko Legebiltzarra.

Iazko azaroaren bukaeran eta abenduko lehen bi asteetan egindako inkesta da, Francisco Llera EHUko irakaslearen taldeak zuzendutakoa.

2009ko emaitzak

Aurreko bozak 2009ko martxoaren 1ean izan ziren. EAJ nagusitu zen, baina PSEk hartu zuen lehendadakaritza —Patxi Lopezek—, PPren babesarekin. Biok gehiengoa dute. Espainiako Justiziak baliogabe utzi zituen D3M eta Askatasuna ezker abertzaleko plataformak. D3Mk 101.000 boto baliogabe zenbatu zituen, eta zazpi eserleku egokituko litzaizkioke; baleko balira, PSEk eta PPk ez lukete gehiengorik izango legebiltzarrean.

Gaurko osaera: EAJk 30 parlamentari (396.000 boto lortu zituen), PSEk 25 (316.000), PPk 13 (145.000), Aralarrek 4 (62.000), EAk 1 (38.000), EBk 1 (36.000) eta UPDk 1 (22.000).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna