lan erreforma

CNTk ere greba orokorra egitera deitu du martxoaren 29rako

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta ESK-k ere egun bererako antolatua dute lanuztea —Hiruk eta LSBk bat egin dute—, baina CNTk dio ez dagoela sindikatuen ekintza batasunik.

Berria -

2012ko martxoak 5

Euskal Herriko CNT sindikatuak hilaren 29an greba orokorra egiteko deialdia egin du gaur, Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurka egiteko asmoz.

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta ESK-k ere egun bererako greba orokorra deitua dute Hego Euskal Herrirako, xede berarekin. Hiruk eta LSBk atxikimendua agertu zioten. CNTk esan du hedabideetatik jakin zuela deialdi horren berri, eta azaldu du sindikatuen arteko ekintza batasunik ez dagoela.

Damaso Casado Euskadiko UGTko idazkari nagusiak lehengo astean zioen bere sindikatuak ere grebara deituko duela Espainiako Estaturako —CCOOrekin deituko luke—, baina aste honetan jakingo direla xehetasunak.

CNTren arabera, ez da ona euskal sindikatuak batetik aritzea eta Espainiakoak bestetik, "langileen interesekin ez duelako zerikusirik horrek".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna