galizia

Auzitegi Nazionalak "terrorismoa" egotzi die Resistencia Galegako sei kideri

 

Berria -

2012ko martxoak 27

Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak "terrorismoa" egotzi die Resistencia Galegako sei kideri: Eduardo Vigo, Roberto Rodriguez, Maria Osorio, Anton Garcia, Anton Santos eta Maria Asuncion Losadari. "Erakunde terroristako" partaide izatea, lehergaiak izatea eta dokumentu faltsuak erabiltzea leporatu die.

Vigo, Rodriguez, Osorio eta Garcia abenduan atxilotu egin zituzten, eta astearte goizerako deklarazio hitzordua jarri die epaileak. Santos eta Losada atzemateko nazioarteko agindua eman du, Resistencia Galegako buruzagiak direlakoan.

Jessica Rodriguez eta Catalina Alonsoren aurkako inputazioa erretiratu egin du.

Velascok dio erakundeak indarra erabiliz lortu nahi duela Galiziaren independentzia, eta bere helburuen artean bankuak, enpresa energetiko eta turistikoak, multinazionalak, poliziak, lan publikoak, hedabideak, etxegintza bulegoak, alderdi politikoak eta sindikatuak dituela. Azken urteetan ekintzak ugaritu egin ditu, epailearen arabera, "bai kopuru aldetik, bai kualitatiboki".


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna