mundua

Kim Jong-un Ipar Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusi hautatu dute

Ostiralean Parlamentuan biltzarra egingo dute, eta horretan Defentsa batzordeko presidente izenda dezakete Jong-un.

Berria -

2012ko apirilak 11

Kim Jong-un aukeratu dute Ipar Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusi, Yonhap berri agentziak gaur jakinarazi duenez. Horrekin batera, alderdiak "behin-betiko idazkari nagusi" hautatu du haren aita hil Kim Jong-il, hil ondoko titulu gisa.

Kim Jong-unek iazko abenduaren 17an hartu zuen herrialdearen gidaritza, Kim Jong-il haren aita eta Ipar Koreako buruzagi komunista hil ondoren. Orduan Ipar Koreako armadako komandante gorena izendatu zuten.

Horrekin batera, ostiralean Parlamentuan biltzarra egingo dutela iragarri berri du Ipar Koreako Gobernuak, eta batzar horretan, Defentsa batzordeko presidente aukera dezakete Jong-un. Hori horrela balitz, herrialdeko "gorengo buru" bilakatuko litzateke, Ipar Koreako konstituzioak 100. artikuluan jasotzen duenaren arabera.

Parlamentuko bilera horretan Estatuko aurrekontuak eta Gobernuaren jarduerak zehaztea espero dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna