Albistea entzun

politika

Iñaki Antiguedadek Espainiako Kongresuko diputatu kargua utziko du

Amaiurreko kidearen EHUko lana eta parlamentari lana bateragarriak ez direla erabaki du Kongresuko Estatutuaren batzordeak. Hala baieztatu dio Antiguedadek Zuzeu-ri. Koalizioak bihar jakinaraziko du zein izango den ordezkoa.

Antiguedad Kongresuan.
Antiguedad Kongresuan. / Raul Bogajo/ARP

Berria -

2012ko apirilak 18 11:31

Iñaki Antiguedad Amaiur koalizioko kideak Espainiako Kongresuan diputatu izateari utziko dio egun gutxi barru, Zuzeu webguneari aurreratu dionez. Kongresuko Diputatuaren Estatutuaren batzordeak ebatzi du haren EHUko lana eta parlamentariarena ez direla bateragarriak.

Horrela, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean lanean jarraitzea erabaki du Antiguedadek.

Iazko azaroaren 20ko hauteskundeetan Amaiurreko Bizkaiko zerrendaburua izan zen. Bi aulki lortu zituzten herrialde hartan. Hego Euskal Herrian zazpi; gehien eskuratu zituena izan zen ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatibak osatutako koalizioa.

Amaiurrek bihar prentsaurrekoa emango du, eta han jakinaraziko du zeinek ordezkatuko duen Antiguedad.

Hau izan zen koalizioaren Kongresurako Bizkaiko zerrenda: 

1. Iñaki Antiguedad Auzmendi.
2. Jon Iñarritu Garcia.
3. Miren Edurne Gumuzio Añibarro.
4. Juan Hernandez Zubizarreta.
5. Ane Muguruza Bartolome.
6. Jon Argintxona Badiola.
7. Arri Zulaika Portillo.
8. Onintza Enbeita Maguregi.

Ordezkoak:
1. Yolanda Jubeto Ruiz.
2. Azuzena Serrano Garcia.
3. Josu Aboitiz Bilbao. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...